San Rokeko kontzertuak antolatzeko bilera irekia egingo Debako Udalak otsailaren 20an
2025ko otsailaren 13aBilera 19:00etan izango da, Udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Debako Udalak datozen San Roke jaietako kontzertuak antolatzeko interesa duten pertsona guztiak gonbidatzen ditu datorren ostegunean, otsailak 20, arratsaldeko 19:00etan, osoko bilkuren aretoan egingo den bilera irekian parte hartzera.
Saio honen helburu nagusia da musika programazioa, artisten aukeraketaren eta ospakizunarekin lotutako beste alderdi batzuen xehetasunak koordinatzea eta horiek antolatzeko herritarren ideia eta proposamenak ezagutu eta jasotzea.
Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi kultura@deba.eus helbide elektronikora.