Sasoiko elikagaiekin sukaldatzen ikasteko sukaldaritza osasungarriko tailerra, Deban

2025ko martxoaren 27aSasoiko elikagaiekin sukaldatzen ikasteko sukaldaritza osasungarriko tailerra, Deban

Tailerra Ozio-Bide gunean egingo da astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara, apirilaren 29tik ekainaren 3ra. Interesdunek Debako Turismo Bulegoan eman dezakete izena edo 943 19 24 52 telefonora deituz.

Debako Udala, CEBANC-ekin lankidetzan, sukaldaritza osasungarriaren tailerra antolatuko du apirilaren 29tik ekainaren 3ra. Tailerra doakoa izango da, eta Ozio-Bide gunean egingo da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara.

16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta, tailerra euskaraz emango da eta edukiera mugatua izango du, gutxienez 8 eta gehienez 15 parte-hartzailerekin. Plazak zozketa bidez esleituko dira, eta parte hartzaileek % 80 asistentzia betetzea eskatzen da. Eskaerek libre dauden plaza kopuruak gainditzen baditu, zozketa egingo da jasotako izen-emateen artean, eta lehentasuna emango zaie Deban erroldatuta dauden lagunei.

Izen-ematea
Izen-ematea Turismo Bulegoan egin daiteke edo 943 19 24 52 telefono zenbakira deituta. Plazak betez gero, zozketa egin ostean, kanpoan geratzen direnekin itxaron-zerranda sortuko da. 

Debako Udalak tailer honetan parte hartzeko gonbita luzatzen die herritarrei,  sukaldaritza modu osasungarri eta dibertigarrian ikasteko.