Telegram aplikazioko kanal batek kostaldeko errepideetako trafiko inzidentziei buruzko informazioa eskaintzen du denbora errealean

2025ko otsailaren 12aTelegram aplikazioko kanal batek kostaldeko errepideetako trafiko inzidentziei buruzko informazioa eskaintzen du denbora errealean

Gipuzkoako Foru Aldundiaren kanal honek, esaterako, Deban, N-634 errepidean egiten ari diren lanen inguruko informazioa zehaztuko du gaur egunean zehar.

Gipuzkoako kostaldeko errepideetan ibili ohi diren pertsonek trafikoaren egoerari eta izan ditzaketen gorabeherei buruzko informazio eguneratua jasotzeko aukera dute Gipuzkoako Foru Aldundiak horretarako bereziki duen Telegram kanalaren bidez.

Kanal horri esker, bide-sareko mozketei, trafiko afekzioei edo lanei buruzko abisuak jaso daitezke, joan-etorrieak errazteko eta zirkulazioko segurtasuna hobetzeko.

Gaur, egunean zehar, aipatu kanalak Deban, N-634 errepidean, urtarrilean izandako luiziaren ondorioz egiten ari diren lanei buruzko informazioa eskainiko du. Inguru horretako lanen artean egonkortze lanak eta galtzadaren garbiketa egiten ari dira, bidean normaltasuna berrezartzeko.

Eguneratze horiek jaso nahi dituztenek honako esteka honen bidez egin ahal izango dute: https://t.me/N634_Kosta