Tokiko Energia Komunitatea sortzeari buruzko Itziarko saioa azaroaren 20an izango da
2023ko azaroaren 17a• Saioan informazioa emango da energiaren inguruko hainbat gaien inguruan, energia komunitatea abian jartzeko prozesuari buruz eta energiaz auto-hornitzeko egon daitezken aukera ezberdinei buruz • Azaroaren 27an sortutako edo sortzeko prozesuan dauden bi energia-komunitateak aurkeztuko dira Debako Pleno Aretoan
Debako Udalak Itziarko informazio saioaren data berria iragarri du: azaroaren 20an izango dira, Burugorrin, herritarrei Tokiko Energia Komunitatea sortzeko prozesua aurkezteko helburuarekin.
Informazio-saioetan, herritarrei Tokiko Energia Komunitatea abian jartzeko prozesuari buruzko informazio zehatza emango zaie, besteak beste, erabiliko diren energia motak, energia-iturri berriztagarrien sustapena, egungo energiarekiko harremana eta lotutako kostuak.
Gainera, Deban eta Itziarren egon daitezkeen energia-autohornikuntzarako aukerak eztabaidatuko dira, eta parte-hartzaileei gure udalerrian energia-hornidura jasangarriagoa eta eraginkorragoa bermatzeko dauden aukeren ikuspegi osoa emango zaie.
Energia-komunitateen abantailak modu praktikoan irudikatzeko, bi kasu praktiko aurkeztuko dira informazio-saioetan. Adibide horiei esker, bertaratutakoek ulertuko dute ekimen horiek eragin positiboa izan dezaketela eguneroko bizitzan, eta etorkizun energetiko arduratsuagoa eraikitzen lagunduko dutela.
Bi komunitate energetikoen
Bi informazio-saio horiek egin ondoren, Deban eta Itziarren, Debako Udalak sortutako edo sortzeko prozesuan dauden bi energia-komunitateak aurkeztuko ditu. Aurkezpena azaroaren 27an izango da, astelehenean, 19:00etan, Pleno Aretoan.