Udaletxeko arkupetan zegoen DEA gailua Udaltzaingoan dago behin-behinean

2022ko azaroaren 24aUdaletxeko arkupetan zegoen DEA gailua Udaltzaingoan dago behin-behinean

Asteon udaletxeko arkupeetan dagoen desfibrilatzailea zegoen lekutik aterata eta lurrean agertu da. Une honetan, behin-behinean udaltzaingoaren bulegoan dago, eta erabiltzeko beharra izatekotan, bertara joan behar da. Berriz bere lekuan jarri aurretik konponketak egin beharko dira. Lekuan bertan ere jarri da oharra aldaketa hori jakinaraziz.

Eusko Jaurlaritzaren erregistroan alta emanda daude Debako desfibrilatzaile guztiak. Erregistro horrek larrialdi aplikazioetan geolokalizatzen ditu DEA guztiak -gertuen zaudenera bideratzen zaitu-, 112ko larrialdi teknikariek erabiltzen dute egunero, eta eguneratzea hilean behin egiten da. Beraz, abenduaren 17ra arte ez da erregistroan leku-aldaketa jakinaraziko. Bitarte horretan, hortaz, eta esan bezala, udaltzaingoaren bulegoan dago.