Xake Eguna ospatuko da uztailaren 21ean Deban

2024ko uztailaren 2aXake Eguna ospatuko da uztailaren 21ean Deban

Ekintza hau 16 urtetik beherako gaztetxoei zuzenduta dago eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. Izen ematea Turismo bulegoan edota online egin ahal izango da uztailaren 15era arte.

Debak Xake Eguna hartuko du beste behin Aldats pilotalekuan uztailaren 21ean. Debako Udaleko gazteria eta kirol sailak eta San Roke Xake taldeak antolatutako ekimena da, gazteei zuzendutako kirol eta aisialdi eskaintza zabaltzeko helburuarekin. San Roke Xake taldea 1981. urtean sortu zen kirol hau herrian zabaldu eta sustatzeko asmoarekin. Herriko gazte ugari pasa dira taldetik eta gaur egun ere, indartsu jarraitzen du.

Hala, Xake Egunean 16 urtetik beherako gazteek parte hartu ahal izango dute eta beharrezkoa da aurrez izena ematea. Izen ematea jada zabalik dago eta interesa duten gaztetxoek Turismo Bulegoan edo online eman dezakete izena, uztailaren 15era arte, ondorengo estekaren bitartez: https://forms.gle/e2p13gu9KRjTTRhR8

Joko sistema

Ekintza goizeko 10:00etatik 13:30etara izango da. 10:00etan izen ematea baieztatu eta 10:30etan emango zaio jardunaldiari hasiera. 6 txanda egingo dira 10 minutuko finisheko partidetara. 13:30etan sari banaketa egingo da. 

Edukierari dagokionez, gehienez ere 60 pertsonako aforoa izango da eta partidak burutzen diren bitartean, ezingo da inor joko esparruan egon, antolatzaileek baimendutakoak pertsonak izan ezik.