Zabalik dago oraindik ongizate emozionalean eta autozainketan oinarritutako tailerreko izen ematea
2025ko urtarrilaren 9aUrtarrilaren 28tik apirilaren 8ra sei saio praktiko eskainiko dira, autozaintza, autoestimua eta emozioak lantzeko espazio atsegina eta lagunkoia eskaintzeko helburuz. Izen-ematea zabalik jarraitzen du Udaletxean, 943 19 28 40 telefonora deituz edo berdintasuna@deba.eus helbidera idatziz.
Debako Udalak ongizate emozionalean eta autozainketan oinarritutako tailerrak eskainiko ditu urtarrilaren 28tik apirilaren 8ra bitartean. Sei saio praktiko horien helburua da parte-hartzaileei beren burua zaintzeko, autoestimua hobetzeko eta emozioak ezagutu eta kudeatzeko beharrezko tresnak eskaintzea.
Izen emateak zabalik jarraitzen du, eta oraindik ere badago aukera plazan bat eskuratzeko. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete Udaletxean bertan, 943 19 28 40 telefonora deituz edo berdintasuna@deba.eus helbidera idatziz. Plazak mugatuak direnez, ahalik eta azkarren izena ematea gomendatzen da.