Zabalik dago Zabor-bilketaren gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea
2025ko urtarrilaren 2aHelbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira automatikoki 2025eko otsailaren 3an, eta helbideratu gabekoen kasuan, erakunde laguntzaileen bitartez ordaindu beharko da, adierazitako eguna baino lehen.
Debako Udalak jakinarazi du zabalik dagoela, otsailaren 10era bitarte, 2024ko 4. Hiruhilabeteari dagokion Zabor-bilketaren gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea. Hala, abenduaren 13a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira automatikoki 2025eko otsailaren 3an.
Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira urtarrilean zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.
Urtarrilaren 17a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, Udal Dirubilketa Bulegoan eskatu beharko du (Portu kalea 1, behea). Informazio gehiagorako, bulego berarekin jar daitezke harremanetan 943 60 80 39 telefonora deituz.