Zinegoak jaialdiko sei film labur ikusi ahal izango dira igandean

2023ko ekainaren 6aZinegoak jaialdiko sei film labur ikusi ahal izango dira igandean

Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdiaren barruko filmen emanaldia izango da igandean, Deban. Zehazki, jaialdiaren 20. ediziora aurkeztutako film laburrak ikusteko aukera izango da 19:00etan hasita, herriko Kultur Elkartean.

Homofobiaren aurkako nazioarteko egunaren (maiatzak 17) eta LGTBIQ+ harrotasunaren nazioarteko egunaren (ekainak 28) harira antolatutako emanaldian sei film ikusteko aukera izango da: Maider Oleagaren Irrits, Eduardo Wahrhaftingen Datin Internet strangers, Marta Nietoren Son, Alejandra Buenoren Ezohikoak, Raul Barrerasen Arnasa eta Isa Luengoren zein Sofia Esteveren Perpetua felicidad.

Sei filmek LGTBIQ+ kolektiboaren inguruko gai desberdinetan eta horien sentsibilizazioan sakontzea eta hausnarketa sustatzea dute xede.