Zumardiari buruzko partaidetza prozesuaren partekatze saioa martxoaren 29an egingo da

2022ko martxoaren 18aZumardiari buruzko partaidetza prozesuaren partekatze saioa martxoaren 29an egingo da

Dagigun partaidetza prozesuan Zumardiari buruz egin den lanketaren emaitzak partekatzeko unea heldu da. Hilaren 29an egingo den ekitaldian aurkeztuko da orain arte egindakoak eman duen emaitza, eta aurrera begirako proposamena. Ekitaldia udaletxeko pleno aretoan egingo da 18:30ean.

Debako Udalak, parte-hartze batzordearen bitartez, udalerriko eragile sozial eta administratibo guztien kultura parte-hartzailea eta demokratikoa aktibatzeko prozesu sakon eta trinkoa abiatu zuen 2021eko martxoan. Askotariko ekimenak egin dira herritarren ekarpenak jasotzeko, proposamenak egon daitezen orain mahai gainean. Horiek dira orain ezagutzera emago direnak. 

Hainbat interes elkar-gurutzatzen diren Zumardiko ingurune horretan, interbentzio ezberdinak gauza daitezke, eta horiek guztiak uztartzea da lehenengo prozesu honen helburuetako bat. Tartean, Euskal Kostaldearen Geoparkeak Deban Paleolitoko haranaren musealizazio-proiektu bat garatzea aurreikusita dauka. Proiektu hori Kalbeton Zumarditik bertatik abiatuko litzateke, eta Deba ibaian gora joango litzateke, gorago dauden haitzuloetara. Ekimen horrek, ibilbide horren hasiera Zumardian kokatzen du.

Azaroan kultura, hirigintza, karsta eta landa ekonomia ardatz hartuta mahai-inguruak egin ziren. Karst-ari buruzkoak Euskal Kostaldearen Geoparkeak antolatutako jaialdiaren barruan. Horietan herritarrek gai horiei lotuta dituzten kezkak, gogoetak, proposamenak... azaleratu dira, eta oinarrietako bat izan dira ondoren etorriko diren lanketan.

Azaroan bertan, azken bi asteburuetan, ingurunea bertatik bertara ikusteko ibilbide gidatuak eta tailerrak egin ziren.