Euskal Jaia

Euskal nortasuna, kultura eta izaera aldarrikatu nahian, OARGI elkarteak antolatuta 1964. urteko maiatzaren 17an, ospatu zen lehen Euskal Jaia Deban.

Arrakasta itzela izan zuen, eta hura entzutetsua izan bazen, zer esanik ez 1965ekoa; zoramena izan zen.

Iritsi zen 1966ko maiatza, eta festa egun bezperan Gipuzkoako gobernadore zibilak debekua bidali zion Udalari eta festa bertan behera geratu zen.

1998an berreskuratu zen Euskal Jaia Deban, eta, ordutik, irailaren azken asteburuan ospatzen da.


1964-2014 Debako Euskal Jaia

2024ko Euskal Jaia

Oharra: Jai Batzordeak egun horretan baserritarrez janztea eskatzen du

Aurreko urteetako kartelak: