Salvador Martínez Garate (1957-2024)
Salvador Martinezek gaitari eskaini zion bere bizitza.
Faltzesen jaio zen 1957ko ekainaren 29an, eta 2024ko ekainaren 30ean hil zen, 67 urte zituela, Bergaran.
80ko hamarkadan, Lizarrako Gaiteroak taldea jarri zuen martxan Juan Carlos Duñabeitia eta Eduardo Peralekin batera. Eta ordutik Euskal Herriko herri askotako festetan ibili ziren.
1986tik urtero Debako jaietan aritu zen. Beti prest eta konprometituta bere lankidetza erabakigarria izan zen gure Debako Erraldoien Konpartsa biziberritzeko eta Debarraren Eguneko erraldoien alardea antolatzeko.
Gaita eta danbor irakaslea izan zen Lizarran eta hainbat kontserbatorio eta musika eskolatan. Baita Debakoan ere, non bere irakaskuntzak eskaintzeaz gain Debako Gaiteroen banda bultzatu zuen.
Gaitarako hainbat pieza idatzi zituen, horietako batzuk Debarako espresuki, "Jota del Engaño" kasu.
Gaita eta kainabera bikoitzeko ahoen eraikitzailea, Euskal Herriko gaita jotzaile ugari hornitu zituen.
- Eskerrik asko Salva! San Roke jaiaetako egitaraua 2024.
- Salvador Martinez Garateren omenaldiko bideoa. (2024-08-18)