Tene Mujika
Robustiana Mujika Egaña (1888-1981)
Euskal idazle eta olerkaria
Robustiana Mujika Deban jaio zen 1888ko maiatzaren 24an, San Robustiano egunean, eta bere jaiotze-herrian zendu zen, 93 urtekin, 1981eko irailaren 16an.
9 anaia izan zituen aurretik, eta bere aitak, alaba bat desio zuela, jaiotze eguneko santuaren izena jartzea hitzeman zuen. Familiaren oposizioa izan zuen arren, Robustiana izena ez baitzuten egoki ikusten neska batentzat, alaba jaiotzean hitza bete zuen. Izenari euskal kutsua eman nahian, Robustianak Robustene hartu zuen, eta kontrakzioa eginez Tene.
Gazte-gaztetatik aritu zen politika eta euskal literaturan. EAJko ageriko ekimenetan hizlari eta 1935ean Gipuzkoako Emakume Abertzale Batzako lehendakari izendatu zuten.
Gerratearen ondoren, ezagunak diren arrazoiengatik, bere jarduera txikiagotu zen. DEVA aldizkarian narrazio eta artikulu motzak agertzen dira. Artikulu txikiak dira, Debako pertsonaiei eskainiak: "Telex Markexa eta Bixente Paxio" eta "On Lukas Txirilo. Luzaro aldizkarian, Manuel Mendizabali, Aguazil Txikiari eta Luis Kojuari eskainitako artikuluak argitaratu zituen.
Jaietako programan urtero idatzi zuen, beste batzuen artean: "Lengo gazteak", "Zezena Ganbara", "Joan ziranai agurra", "Zezenaren Sena". 1964an, lehen saria lortu zuen "Ondarroako Lore-Jokoetan", euskal baserri-bizitzari buruzko kontaera poetiko onena izateagatik. 1968an, "Cuadernos de Vascuence hablado".
Harreman estua izan zuen Polentzi Markiegi, Debako alkatearekin, Jose Antonio Aguirrerekin, Telesforo Monzonekin eta Leizaolarekin ere. Atzerrira ihes egin zuen gerrate zibila zela eta, bertan eta Alemaniaren domeinuaren azpian euskal errefuxiatuen aldeko lan handia egin zuen.
Bere lanak garaiko aldizkarietan sakabanaturik daude: Euskal Esnalea, Euzko-Deya, Gure Herria, Euskerea, El Día, Euzkadi, Agur, Luzaro, Goiz-Argi eta Deva. Tenek idatzi asko galdu zituen erbestera joatean, bere ahizpak beldurraren beldurrez erre egin baitzituen.
Literatur lanetan, besteak beste, Miren Itziar, idazkiak eta olerkiak argitaratu zituen, 1923an Zornotzako "Euzkaltzale batasunak" saritutako lana, 19 gutun biltzen ditu, abertzaletasunaren zabaltze aldera idatziak, eta 23 olerki liriko.
Udazken ala lana, Watson Kirconnellek itzuli eta bere European elegis lanean sartu zuen, 1928an kaleratu zen Otawan.
1934.urtean, "II. Antzerki Eguna" lehiaketan lehen saria irabazi zuen: Gogo Oñazeak komediarekin. Umeentzako komedietan ere lehen saria irabazi zuen Gabon lanarekin. Lan hauek 1935ean argitaratu ziren.
Aipagarria da, Debako beste seme batek, Felix Markiegi Olazabalek, hurrengo urtean "III. Antzerki Eguna" irabazi zuela "Seme ondatzailea" lanarekin.
Bereizi beharra dago baita ere "Joan Joxe" bakarrizketa, Oñateko Andre Mariaren kongresuan saritua izan zen.
Gerratea bukatu ondoren, ondo ezagututako arrazoiengatik, bere jarduera txikiagotzen da. DEVA aldizkarian artikulu motzak agertu ziren. Artikulu txikiak dira Debako pertsonaiei eskainiakoak: "Telex Markexa eta Bixente Paxio" eta "On Lukas Txirilo". Luzaro aldizkarian, Manuel Mendizabali, Aguazil txikiari eta Luis Kojuari eskainitakoak argitaratu zituen.
Jaietako programan urtero idazten du, beste batzuen artean: "Lengo gasteak", "Zezena ganbara", Joan ziraiai agurra", "Zezenaren sena", eta abar artikuluak nabarmentzen dira. 1964an "Ondarroako Lore-Jokoetan" lehen saria irabazi zuen, euskal baserri-bizitzari buruzko kontaera poetiko onenari izateagatik. 1968an, "Cuadernos de vascuence hablado" lana argitaratu zuen Zarautzen.
Bere jarduera literarioa kontutan hartuz, eta Kardaberaz Elkarteko kidea izanik, 1975eko uztailean Euskaltzaindiako Ohorezko kidea izendatu zuten.
1984ean, Debako Udalak Tene Mujika lehen Literatur Lehiaketa deitu zuen, lehiaketa ospetsua bilakatu zen, eta 25 urtez jarraian burutu zen. 2006an, ELKAR argitaletxearekin batera Debako Udalak Tene Mujika lehiaketa Tene Mujika Beka bihurtzea erabaki zuen, Euskal Herriko historia hurbila ezagutuz euskal literatura aberasteko nahiaz.