Erromesaldia

Deba etapa amaiera bihurtu da Kostaldeko edo Iparraldeko Bidetik Santiagora doazen ibiltarientzat. Hain zuzen ere, erromesentzako soilik, Geltokia aterpetxea dugu. Debako Santiago Bidearen Lagunen Elkarteak (AS/11251-2004) kudeatua. Irabazi asmorik gabeko elkartea da, boluntarioz osatua; eta beraien denbora librea kostaldeko edo iparraldeko bidea sustatzen ematen dute, eta, ahal duten neurrian, Debara oinez, bizikletaz edo zaldiz iritsi eta errespetuz, exijentziarik gabe eta modu solidarioan alojamendua eskatzen duten erromesak hartzen dituzte.

ERROMESENTZAKO GELTOKIA ATERPETXEA

  • Aterpetxe pribatua, irabazi-asmorik gabea.
  • Zabalik dago urte osoan.
  • Ezin da erreserbarik egin.
  • Ezinbestekoa da kredentziala eta erromesaldiaren espirituarekin bat datozen zigiluak aurkeztea.
  • Ekarpen ekonomiko solidarioa: 8 € (mantentze-gastuetarako).
  • Harrera Turismo Bulegoan (gau bakarra).
  • Kokapena

Kontaktua: Ifar kalea 4 (Turismo Bulegoa) - 943 19 24 52 / turismoa@deba.eus

Debako beste alojamenduen eskaintza ikusteko klikatu hemen

"GELTOKIA" ATERPETXEKO ZERBITZUAK

ATERPETXEKO ARAUAK

TALDEAK ETA ADIN TXIKIKOAK

SANTIAGORAKO BIDEEN DEBAKO LAGUNAK ELKARTEA

ZARAUTZ-DEBA eta DEBA-MARKINA ETAPAK