HAB - Historiaurreko bailara
Historiaurreko gure bailara ezatutu nahi?
Historiaurreko museoa aire zabalean
HAB unibertso liluragarri eta desagertu hura ezagutzeko gonbidapena da. Aire zabaleko museo honetan 50 erreplika eta informazio-euskarri baino gehiago aurkituko dituzu.
Ibilbidea erabat seinaleztatuta eta interpretatuta dago norberak bere kasa egin ahal izateko, baina gida espezializatuen eskutik ezagutu nahi baduzu, bisita gidatuak ere antolatzen ditugu.
Ibilbidearen foiletoa eta bideoa.
IBILBIDEA
- 1h 30 min
- 3,5 km
- Hasiera puntua: Debako portua
1 HASIERA
- Bailararen ezaugarriak, aztarnategiak, klima eta itsas mailaren aldaketa.
2 GIZAKIA ETA ITSASOA
- Kostaldea 10-15 bat km-ra zegoen, estepa-lautada handia zeharkatu behar zen itsasora iristeko.
3 GIZAKIA ETA ESTUARIOA
- Nola arrantzatzen zuten, desagertutako espezieak eta artearen mundua.
4 BIZITZA NOMADA
- Gure arbasoak gainontzeko giza-taldeekin partekatzen zuten bai espazioa eta bai kultura.
5 BAILARA
- Paisajea, erreminten bilakaera eta fauna.
Berme zientifikoa
Ibilbidea diseinatu eta egiteko orduan ezinbestekoa izan da zorroztasun zientifiko handienarekin egitea. Horretarako, Joxean Mugika (UPV-EHU) eta Xabier Peñalver (Aranzadi) arkeologoek, Asier Gómez (UPV-EHU) paleontologoak eta Asier Hilario (Geoparkea) geologoak parte hartu dute.