Deba Musikal fundazioaren helburu nagusia Deban musika kultura bultzatzea eta honi babes legala ematea da eta honetarako ditu estatutuak.
Deba Musikal
Debako Udal Musika eta Dantza Eskola
Aurrekariak
80. hamarkada hasieran, musikan interesa zuten hainbat herritar Deban oinarrizko musika eskola bat martxan jartzeko lanean hasi ziren. Proiektua aurrera atera zen hamarkada erdialdean eta lehenengo ikastaroa 1985/86 ikasturtean hasi zen.
Lehiaketa bidez plazak lortu zituzten bost maisuk osatzen zuten irakasleria, EHAOn azaltzen den bezala. Irakasle hauez gain, instrumentuen maisuak ere baziren, zerbitzuen errentamendu eran kontratatuak eta beraz, autonomo gisa lan egiten zuten. Hauen kontratazioa Donostiako Goi Musika Eskola bitartez egiten da orain ere eta ahal den gastu txikienarekin lortzea da helburua.
Musika eskolaren finantzaketan, Debako Udalak hasieratik hartu zuen parte urteko 100.000 pta. ipiniz. Eskola hasi eta 400 ikasle izateraino iritsi zen, eta honek babes publikoa izatearen beharra erakutsi zuen. Beraz, Debako Udalaren aurrean honetarako kudeaketak hasi ziren.
Eskolaren errentagarritasun soziala zela eta, Udaletxeak musika eskolako jabetza hartzea onartu zuen eta fundazio publikoa bilakatu zen. Estatutuak 1987an onartu ziren.
1992. urtean, urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak irakaskuntza ez erregelatua eta akademikoki baliogabeko tituluak Musika Eskoletan eman behar zirela arautu zuen eta ondorioz Kontserbatorio izatetik Musika Eskola izatera pasa zen. Bi hitzetan:
Deba Musikal patronatua
Musika eta dantza eskola
Deba Musikal patronatuaren babespean dauden jarduera guztien eragiketa, bakarkako nahiz taldeen formakuntzaz arduratzen da.
Gaur egun Agirre jauregian dagoen eskola 1985.urtean sortu zen. Ikasle ugari pasa dira bertatik, eta denbora aurrera egin ahala, eskaintza zabalduz joan da pixkanaka.
Musika eta dantza eskolaren helburu nagusiak kalitatezko irakaskuntza eta lortutakoak herriko taldeetan islatzea da; hau da, herrian dauden eta etorkizunean izango diren musika-taldeetan aritzeko musikari, abeslari eta dantzariak trebatzea.
Matrikulazioa
Matrikulazioa ofizialki ekainaren 13 arte izan ohi da. Iraileko matrikulek ez dute ekainekoek duten lehentasuna. Instrumentuak ikasi ahal izateko honako irizpideak hartu ohi dira kontuan lehentasunari dagokionez:
- Pasa den urteko itxaron zerrendako ikasleak
- Lehen mailako hirugarren ikasturtetik 2.mailako lehen ikasturtera doazen ikasleak
- Barne ikasleak
- Kanpo ikasleak
- Bigarren instrumentua
Tarifak
Hilero pasako da kuota; lehenengoa urrian eta azkena uztailean. Urrian, bi kontzeptu kobratuko dira: matrikula/materiala eta kuota.
Kontzeptua | Hilabeteko kuota (€) |
---|---|
Lehen maila | |
Musika eta mugimendua | 18€ |
Bigarren maila | |
Musika mintzaira | 20€ |
Euskal dantza | 20€ |
Musika-tresna | 30€ |
2 ikasgai | 35€ |
3 ikasgai | 40€ |
4 ikasgai | 45€ |
2. musika-tresna | 30€ |
Hirugarren maila | |
Musika-tresna | 35€ |
Musika-tresna + ikasgaia | 40€ |
Musika-tresna + 2 ikasgai | 45€ |
Laugarren maila | |
Taldea | 10€ |
Matrikula | * |
*: matrikularen zenbatekoa ikasgaien araberakoa izango da; 18€/ikasgaia. Materialari dagozkion 6€-ak ikasleko ordaintzen dira, eta ez ikasgaiko.
Ikasketa-egitura
Eusko Jaurlaritzak onartuta, eskolak honakoak eskaintzen ditu:
- 1.maila: 4, 5 eta 6 urte bitartekoentzat Musika Mugimendua. Bertan, musika, dantza, kantua eta psikomotrizitatea lantzen dira. Klaseak guztiz praktikoak dira, eta umeen adierazkortasun eta sentikortasunaren baitan musikaltasuna lantzea eta indartzea da helburua.
- 2.maila: lehenengo ikasturtetik ikasleek instrumentua aukeratu dezakete, baita euskal dantza ere. Bigarren ikasturtetik aurrera, aipatutako horiez gain, koralean ere parte har dezakete. Musika mintzirako ezagupenak lantzen dira: entzumen aktiboa, kode musikalak, idazketa eta irakurketa musikala, formamusikalak eta abar. Helburua instrumenturako, dantzarako eta kanturako prestaketa teoriko-praktikoa da.
- 3.maila: ezagupen teoriko praktikoak finkatzeko eta areagotzeko helburua du.
- 4.maila: instrumentuak taldeka jotzen dira ikasleen arteko ezagupenak eta trebeziak lantzeko.
*Talde instrumentalak: korua, akordeoi taldea, txistu taldea, banda gaztea, musika banda, Aitzuri abesbatza...
Musika eskolan erakusten diren musika-tresnak:
- Aire instrumentuen musika sinfonikoa: klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronboia, zeharkako txirula.
- Harizkoak: bibolina, biolontxeloa.
- Perkusiozkoak
- Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia.
- Folklorea: gaita, trikitixa, panderoa, txistua, euskal dantza.
Bajak
Ikasturtean zehar ez da arrazoitu gabeko bajarik onartuko. Baja eskaerarik egonez gero, honako arrazoiak hartuko dira kontuan: gaixotasun luzea edo larria, herri aldaketa, lan-baldintza aldaketak eta abar. Arrazoitu gabeko bajak direnean, ikasturte osoko tarifa kobratuko da.
Hurrengo ikasturterako baja eman nahi izanez gero, ekainaren 1a baino lehenago egin beharko da. Bestela, automatikoki berrituko da hurrengo urterako matrikula. Itxaron zerrendan daudenek instrumentoz aldatu nahiko balute, baja orria bete beharko dute eta matrikula berria egin.
Barne arauak
Ikasleen eskubideak
- Norberaren duintasunean errespetua izatea eta egokitasunez tratatua izatea. Horrela ez izatekotan, guraso edo tutoreek, ikasketa buruari jakinaraziko diote honek beharrezko ondorioak har ditzan.
- Bere ikasketen errendimendua irizpide objektiboz baloratua izatea.
- Eskolako atal ezberdinetan ekimen, iradokizun edo erreklamazioak adieraztea.
- Ezarritako ordutegi akademikoa errespetatua izatea, ezinbesteko kasuetako salbuespenekin.
- Klase berreskurapenak: irakaslearen aldetik galdutako klaseak berreskuragarriak izango dira. Ez dira berrskuratuko jaiegunetako saioak, ezta ikasleen aldetik galdutakoak ere.
- Kalitatezko ikaskuntza jasotzea eta, hori lortzeko, eskolako errekurtso materialak erabiltzea.
- Ikasleren batek betebeharren bat betetzen ez badu, ikaslearen gurasoak ahal bezain laster jakinaren gainean jartzea.
Ikasleen betebeharrak
- Irakasle eta ikaskideen duintasuna errespetatzea, eta eskolako bizikidetasun arauak betetzea.
- Bere irakasleak ezarritako eginkizunak burutzea.
- Ikasketa kuotak puntualtasunez ordaintzea.
- Eskolako baliabide eta instalakuntzak egokitasunez erabiltzea.
- Klaseetara puntualtasunez bertartu, eta ikasketa plangitzaren garapenera bideraturiko jardueretan parte hartzea.
- Adin txikiko ikasleen kasuan, gurasoek beraien seme-alabak puntualtasunez ekarri eta eraman beharko dituzte; ikasleak ez dira eskolaren ardurapean geratzen klase orduetatik kanpo.
- Klasera ez etortzeak justifikatu, eta ahal den heinean, aurrez abisatzea. Eskolako plaza galtzea posible litzateke honako kasuetan:
- Justifikatu gabeko 8 falta, instrumentuko klaseetara.
- Justifikatu gabeko 12 falta, musika mintzairako klaseetara.
Ikaslegoaren faltak
- Falta arinak
- Justifikatu gabeko hutsegite ez errepikatuak.
- Justifikatu gabeko puntualtasun falta errepikatua hilabete berean.
- Orokorrean, bere eskubide eta betebeharren arteko arduragabekeria.
- Falta larriak
- Justifikatu gabeko hutsegite errepikatuak.
- Falta arinen errepikapena.
- Orokorrean, eskubide eta betebeharrak ez betetzea; beti ere, falta oso larria ez bada.
- Falta oso larriak
- Irakasle eta autoritateei errespetu eta obedientzia faltak.
- Jarrera txarra duen ikasle baten egoeraren aurrean, irakasleak ikaslea kaleratu dezake; beti ere, arduradun baten zaintzapean.
- Jarrera txarra muturrekoa eta jasanezina bada, irakasleak eskubidea dauka ikasle horien gurasoei deitu eta berehala gelatik eraman dezaten esateko.
- Kasu bakoitzaren arabera, zuzendaritza taldeak edo irakasle klaustroak ikaslearen kasua aztertu ondoren hartu beharreko neurriak hartuko lituzke. Ondorioak denboraldi baterako kaleratzetik behin betiko kaleratzeraino iritsi daitezke.
Ebaluazioa
2. mailatik aurrera, ikasturtean hiru ebaluaketa egingo dira:
- 1. ebaluaketa: abenduaren 15ean
- 2. ebaluaketa: martxoaren 16an
- 3. ebaluaketa: ekainaren 8an
Ekaineko ebaluaketako nota izango da urteko batez besteko nota.
Tutoretzak
Ikasleak izandako ikasketa prozesuaren irakasle arduraduna da tutorea, eta aldizkako hitzorduak izango ditu gurasoekin ikaslearen eboluzioari buruzko informazioa emateko. Ikasleak edota haren gurasoek tutorearekin bildu nahi izanez gero, aurrez txanda eskatu beharko diote tutoreari.
Hasiera batean, ikasle orok (edo haren gurasoek) tutorearekin bilera izango dute ebaluazio bakoitzaren ostean. Horrela, ikaslearen martxa ezagutu ahal izango dute.
Ikaslea musika-tresna eta musika lengoaia ikasten ari bada, tutorea instrumentuaren irakaslea izango da. Musika lengoaia bakarrik ikasten egonez gero, aldiz, musika lengoaiako irakaslea izango da tutore. Bi musika-tresna edo gehiago ikastekotan, tutorea ikaslearekin denbora gehien daraman musika-tresnako irakaslea izango da. 1.mailan, musika tailerreko irakaslea izango da ikaslearen tutore.
Portu kalea 1, 20820 Deba.
Telefonoa: 943 192 840 | Fax: 943 192 894
© Debako Udala. IFK P2003000C