Esan Udalari

2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erreglamenduan (DBEO) jasotakoarekin bat, Debako Udalak ondorengoaren berri eman nahi du:

  • Debako Udalak herritarren ekarpenak jasotzeko "Esan Udalari" inprimakia eta on-line erraminta sortu duela. 
  • Debako Udaleko webgunearen bitartez ez dela, erabiltzaileen baimenik gabe, izaera pertsonaleko daturik biltzen, ezta hirugarrenei lagatzen ere, webgunean nabigatzen duten pertsonen pribatutasunaren babesa bermatuz horrela.

  • Debako Udalak ez duela erabiltzaileen informazioa eskuratzeko cookie-rik erabiltzen, ezta sarbideko IP helbiderik ere. Helburu teknikoa duten saioko cookie-ak eta analisi cookie-ak bakarrik erabiltzen ditu, web orriaren erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.

  • Orrialde honek loturak dituela beste webgune batzuetara, baina horien pribatutasun politikek ez dutela Debako Udalarekin zerikusirik.

  • Debako Udalak datu pertsonalen babeserako segurtasun neurriak eta bere esku dauden baliabide teknikoak jarri ditu. Debako Udalak ez du erantzukizunik Udalaren kontroletik kanpo sor daitezkeen akats, gainkargak edo eta bidegabeko sarrerek sor dezaketen kalteetan. Izan ere, interneteko segurtasun neurriak ez dira gaindiezinak.

    Web orri honetan nabigatzen jarraituz gero, pribatutasun politika hau onartzen duzula esan nahiko du, eta emandako datuen tratamendurako baimen informatua, berariazkoa, librea eta agerikoa ematen diguzula. Datu horiei indarrean dagoen legearen segurtasun neurriak, neurri teknikoak eta antolakuntza neurriak aplikatuko zaizkie. 

Tratamenduaren arduraduna eta kontaktua

Debako Udala (IFK: P2003000C) Portu kalea 1 - 20820 Deba Tel. 943 192 840 – info@deba.eus  - www.deba.eus

Datuak Babesteko Ordezkariaren kontaktu datuak

dbo-dpd@deba.eus

Tratamenduaren helburua

Herritarrarek “Esan Udalri” inprimakiaren eta on-line erramintaren bitartez egindako ekarpenak kudeatzeko.

Zilegitasuna edo oinarri juridikoa

DBEO: 6.1) Datuen tratamendua beharrezkoa da interes publikoko misioa betetzeko edo botere publikoen egikaritzapenerako.

Eskumenak garatzea lege hauetan oinarrituta: 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena eta 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.

Hartzaileak

Datu pertsonalik ez zaie besteei lagako ez jakinaraziko, legeak aurreikusten dituen kasuetan izan ezik.

Gordetzeko epea

Kudeaketak irauten duen bitartean.

Pertsonen eskubideak

Interesatuek eskubidea dute beraien datuak atzitu, zuzendu, ezabatu edo mugatzeko; baita haiek tratatzearen aurka agertzeko ere, datuen babeserako Delegatuaren zuzendaritzara idatzia igorriz. Datuen Babeserako Euskal Agentziaren aurrean erreklamazioa egiteko eskubidea ere badute.

Datu babesari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu Debako Udaleko Datuen Babeserako Politika atalean edo eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoko webgunean.