Osoko bilkuraren laburpena (2010eko uztailaren 29koa)
"Hirigintza Batzordearen Irizpena ikusita, Osoko Bilkurak, gehiengo osoz onartu zuen, Eako(5), EAJ/PNVko(1), EB-Berdeak eta Aralar(2), Mila Idiakez(1) eta Aimar Lasa zinegotzien aldeko botoekin eta IHSko (1) zinegotziaren abstentzioarekin:
- Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala behin-behinekoz onartzea, hornidura etxeentzako erkidego ekipamendu sistema orokor bat eratzeko “Eskola Zentrua”, 5 Sistema Orokorreko zati baten. Konkretuki Luzaro I eskola publikoko eraikuntzak betetzen duen lurzatia, Itziar bidea 18 zenbakian, Deban (Gipuzkoa) dagoena eta Luzaro LHI eskola publiko zentroak betetzen zuena, 1.110 m2koa gutxi gora behera dagoen administrazio dokumentuen arabera, 1.240 m2 planoan neurtuta, orain gutxi desjabetua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailagatik 5SOko beste lurzati batean lehengoa ordezkatzen duen eskola zentro berria bukatu eta gero, Javier Egaña arkitektuak eta Luis Mª Oyarbide abokatuak idatzi duten dokumentuaren arabera.
- Espedientea jende aurreko informazio eta entzunaldi tramitera ezartzea, hogeita hamar eguneko epean, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengotik aurrera kontatuta.
- Atxikitzen den dokumentuaren arabera, herritarren partehartze prozesua ebatzi."