Akordioaren laburpena (2010eko uztailaren 29koa)
Osoko bilkuraren laburpena
"Ikusirik Hirigintza Batzordeko Irizpena eta bozkatu ondoren, Osoko Bilkurak, ahobatez bilkurako 11 zinegotzien aldeko botoekin, onartu zuen:
1.- H.A. 12 “Lastur” erako Hiri Antolamendurako Plan Berezi baten eratzea ondorengoa jarraituz:
- Egungo H.A. 12 eremuaren mugen mantentzea.
- U.E 21.1 exekuzio unitatearen banatzea bi zatitan: U.E. 21.1 eta U.E. 21.2an. Honela frontoia dagoen lurzati erregistratua Exekuzio banatuko Unitate izan dadin eta beraz kudeaketa independientea izateko gai.
- Aipaturiko Exekuzio Unitatea bi eraikuntzetan eratzea, bata bizitoki erakoa eta bestea ekipamentu pribatukoa.
- Aipaturiko Exekuzio Unitateak jarraian eta 30 metroko erradio bateko toki askea izango duen bermea."