Udaltzaingoa

Informazio orokorra

  • Helbidea: Portu kalea 1 (Debako Udala)
  • Telefonoa: 943 19 28 40 edo 943 60 80 40
  • Faxa: 943 19 28 94
  • e-posta: udaltzaingoa@deba.eus
  • Ordutegia:
    • Neguan: 7:00 - 21:30
    • Udan: 7:30 - 22:00

Eginkizunak eta zerbitzuak

Eginkizunak

  • Biztanleen eskubideen askatasuna babestu eta beren segurtasuna ziurtatu.
  • Udal Ordenantza, Alkatetzaren Bandoak, Barne Arautegiak eta Udaleko beste akordioak behar bezela betearazi.
  • Bide publikoetan, parke, lorategi eta udaleko beste edozein toki eta ondasunetan gertatzen diren kalteei buruz txostenak egin eta dagokion sailari bideratu.
  • Udalaren araupean dauden jardueren zilegitasuna zaindu.
  • Trafikoa zaindu eta sailkatu, zirkulazioa ordenatuz eta automobilen aparkalekua kontrolatuz. Espediente zentzagarrien izapidetza.
  • Biztanleei laguntza eman, batez ere hondamendi kasuetan eta Babes zibileko erakundeekin batera lan eginez.
  • Osasungarritasun baldintza publikoak eta garbitasuna zaindu.
  • Polizia judizial eran jardun legeak ezarritako eran.

Beste jarduera eta zerbitzuak:

  • Erromesen aterpea: turismo bulegoaren ordutegitik kanpo kudeatu.
  • Argiteria publikoa eta telebista: zaintza eta parte ematea.
  • Barrakak: antolamendua eta kobrantza.
  • Azokak: asteartea eta asteazkena, instalakuntza zaindu eta tasaren kobrantza.
  • Gauza aurkituen gordailua.
  • Bide publikoaren okupazioa: zainketa eta parte ematea.
  • TAO: antolaketa, arauketa, kobrantza...
  • Osoko Bilkurak: asistentzia eman.
  • Seinaleak: instalakuntzaren zuzendaritza eta seinalakuntza bertikal eta horizontalaren margoketa.
  • Pasabideak: lokalen ikuskapena eta seinaleen zaintza.
  • Beilatokiak: ikuskapena eta kontrola.

 Memoriak

 Isun kudeaketa