Udalerri euskaldunetako gazteen topaketan izena emateko epea zabaldu da
2022ko otsailaren 9aUdalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 3ra izango dira aurten, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, martxoaren 31ra arte. Aurten ere ibiltaria izango da UEMAk antolatutako ekimena.
50 laguneko bi zutabe abiatuko dira. Bat Tolosatik, eta bestea Etxarri Aranaztik, eta laugarren egunean Leitzan elkartuko dira bi zutabeak. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da udalekuen helburua.
Topaketetarako, begiraleak eta sukaldariak ere behar dira, eta horiek hautatzeko prozedura ere abiarazi du UEMAk. Topaketetan begirale edo sukaldari izan nahi dutenek ere martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dute curriculuma. Begiraleak eta sukaldariak hautatzeko prozedura.
Informazio gehiago http://www.uema.eus/ webgunean.