Dantz Point, musika elektronikoa, ondarea eta kultura batzen dituen jaialdia, Deban

2024ko ekainaren 25aDantz Point, musika elektronikoa, ondarea eta kultura batzen dituen jaialdia, Deban

Jaialdia ekainaren 29an ospatuko da, larunbata, arratsaldeko 19:00etatik 01:00era, Zumardiko kioskoan, eta gonbidatu gisa izango ditu Alexander Loop, Murxi, Olber eta BRGS artista euskaldunak. Musika esperientzia bikainaz haratago, eskaintza gastronomikoaz ere gozatu ahal izango da bertan, foodtrucken bitartez.

Datorren larunbatean, ekainak 29, Dantz Point jaialdia ospatuko da Deban. Jaialdiak, musika elektronikoa, ondarea eta kultura batzen ditu eta publiko zabal bati dago zuzenduta. 

Hala, Dantz Pont ekitaldiak musika elektronikoa eta abangoardiako musika uztartuko ditu eta agertoki izango du Zumardiko kioskoa, Debako ondarearen ikurretako bat, alegia. 

Jaialdia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, gaueko 01:00ak arte eta Alexander Loop, Murxi, Olber eta BRGS bezalako artista euskaldunak izango ditu gonbidatu gisa, musika estilo honetan ibilbide eta ezagutza handikoak guztiak. Musika esperientzia berritzaile eta bereziaz gozatzeaz haratago, eskaintza gastronomikoa ere izango dute aukeran bertaratzen direnek, bertan jarriko diren foodtrucken bitartez. 

Historikoki musikari loturiko espazioa

Debako kioskoaren lehen datuak 1773koak dira, espazio hori intxaurrondoen plantazioa izan zelako. Hala ere, Debako garapen turistikoari esker, hainbat aldaketa egin ziren Zumardian eta trenbidearen sorreraz geroztik, kioskoa musikari lotua egon da beti. Izan ere, urte guzti hauetan artista asko igaro dira bertatik, hala nola danbolin-joleak, musika-bandak eta piano-jotzaileak, garai hartan paseoa alaitzen zutenak.

Orain, kioskoaren izanari eta nortasunari jarraipena emanez, Dantz Point ekitaldiak musika ikuspegi eta estilo berritzailea gehituko dio kioskoari, aisialdirako eta gozamenerako jardunaldi bikaina eskainiz bertaratzen diren guztiei. 

Jasangarritasunarekin konprometitutako ekitaldia

Ekitaldiak ardatz izango ditu iraunkortasuna, berdintasuna, talentuaren sustapena eta ondarearen balorazioa eta horiek oinarri hartuta, hondakinik gabeko ekitaldia antolatu da. Hala, iraunkortasuna eta hondakinen kudeaketa egokia bultzatzeko, edalontzi berrerabilgarriak eskainiko dira lehen kontsumizioarekin batera. 

Ibilbide eta ezagutza handiko artista gonbidatuak

Dantz Point jaialdian parte hartuko duten artista guztiak dira euskaldunak eta ezagutza zein esperientzia handia dute musika elektronikoaren munduan. Hauek izango dira Deban arituko diren artistak: 

  • Alexander Loop

Alex Aizupuru, Alexander Loop izenaz ezaguna, azpeitiarra da eta 14 urterekin hasi den musika elektronikoaz interesatu eta progressive estiloa pintxatzen. 16 urterekin, techno estiloarekin hasi zen, eta besteak beste Txitxarro, Dabadaba edo Pagoa, bezalako lekuetan egon da. Progressiveaz gain, bumping bezalako musika estiloak biniloz ere eskaini zituen

20 urte zituela, Inox aretoaren (Azpeitia) gidaritza hartu zuen eta beste herrialde batzuetako artista ugari ekarri zituen bertara, hala nola Indira Paganotto, Digitaria, Rex the Dog...

  • Murxi

Unai Urcelay, "Murxi" izen artistiko gisa, Azkoitian jaio zen eta txikitatik izan zuen musikarekiko grina. Bere lehen nahasketa-mahaia erostea erabaki eta saioak prestatzen hasi zen eta gaur egun, inguruko jaialdietan eta diskoteka edo tabernetako jaietan ekitaldiak eskaintzen ditu. 2000ko elektroaren soinuekin hasi zen arren, elektro eta elektro house bezalako musika estiloetara zabaltzen ari da bere eskaintza.

  • Olber

Ander Iribar, musika eszenan Olber bezala ezaguna, inguruko DJ kabinetara eraman du musikarekiko grina. Txalintxon (Azkoitia) hasi zuen bere ibilbidea eta Tech House generoa aukeratu zuen hasteko. Denborarekin, bere estiloa aldatu egin da, Progressive Techno, Indie Dance eta Afro House-en eraginak gehituz eta Blue Fever (Bilbo) areto ikonikora eta Gipuzkoako hainbat lokaletan izan da. 

Gaur egun, 80ko hamarkadako musikaren eragina izan duela aitortu du eta bere gustu musikala hobetu du House, Indie Dance, Melodic House eta Italo Discon. Bere helburua soinu moderno eta zaharrak melodia alaiekin uztartzea dela dio, set bakoitzean giro ona sortzeko.

  • BRGS

Iban Borgas, BRGS bezala ezaguna, musika elektronikoa maite duen atxabaltarra da. 12 urte inguru zituela hasi zen diskoak biltzen eta jartzen. Bere eragin nagusiak, besteak beste, house, electro tech minimal eta soinu garratzak izan dira. Azken urteotan, tokiko hainbat areto eta lokaletan aritu da, Fabela Party TV bezalako proiektuak sortzeaz gain.

Gaur egun, Ezkutu dance club proiektuan murgilduta dago. Zortzi urte daramatza inguruko gaueko aisialdi eskaintzetan parte hartzen eta bertako, nazioko eta atzerriko hainbat artistekin ere egiten du lan.