Edukiontzi marroietan hondakin organikoak botatzeko txartel marroia erabili beharko da apirilaren 28tik aurrera Deban
2025ko apirilaren 3aAsteburu honetan, larunbatean, informazio-karpa jarriko da, herritarrek txartel marroiaren erabilerari buruzko azalpenak jasotzeko eta dituzten zalantzak argitzeko aukera izan dezaten. Horrez gain, apirilak 8, 9 eta 12 udaletxeko sarrera nagusian eta apirilak 10 eta 11 Kalebarreneko lokalean (Itziar) kokatutako informazio-bulegoak egongo dira zabalik, oraindik txartel marroia jaso ez dutenek bertan eskuratu ahal izateko.
Txartel marroia derrigorrezkoa izango da Debako hondakin organikoen edukiontziak erabiltzeko apirilaren 28tik aurrera. Debabarreneko Mankomunitateak sustatutako neurri honen helburua biohondakinen kudeaketa hobetzea eta hauen bereizketa eraginkorragoa sustatzea da.
Sistema berrira egokitzeko prozesua errazteko, informazio-karpa bat jarriko da asteburuan, larunbatean, txartel marroiaren erabilerari buruzko azalpenak eta herritarren zalantzak argitzeko asmoz.
Horrez gain, apirilak 8, 9 eta 12 udaletxeko sarrera nagusian, eta apirilak 10 eta 11 Kalebarreneko lokalean (Itziar) kokatutako informazio-bulegoak egongo dira zabalik, oraindik txartel marroia jaso ez dutenek bertan eskuratu ahal izateko.
Garrantzitsua da ondorengo informazioa kontuan hartzea:
● Orain arte poltsa konpostagarriak eskuratzeko txartela erabiltzen zutenek, etxean jasoko dute txartel marroia, informazio-gutun batekin batera.
● Txartelik ez dutenek, berriz, aipatutako data eta ordutegietan informazio-bulegoetara joan beharko dute hura eskuratzeko.
Arreta-ordutegia: Udaletxeko sarrera nagusian / Kalebarreneko lokalean (Itziar)
● Asteartetik ostiralera: 10:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:00
● Larunbatean: 10:00 - 14:00
Ildo horretan, Debak aurrerapauso bat emango du hondakin organikoen kudeaketa hobetzeko eta birziklapen-ohiturak sendotzeko, herritarren inplikazioa sustatuz eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoa indartuz.
Informazio gehiago nahi izanez gero, herritarren arreta bulegoetara gerturatu edo 629 031 252 telefonora dei daiteke.