Elikagai bilketa Deban, Zaporeak GKEaren Lesbos proiekturan alde
2025ko martxoaren 21aBilketa martxoaren 24tik 28ra egingo da Eroskin, Lizason eta Luzaro HLHIn horretarako gaitutako puntuetan eta helburua da Greziako errefuxiatuentzako arroz luzea biltzea.
Martxoaren 24tik 28ra bitartean Zaporeak GKEak antolatutako elikagaien bilketa kanpaina egingo da Deban, Lesbos proiektuaren baitan kokatuta. Ekimen honen helburua da Greziako errefuxiatu-esparruetan egoera zaurgarrian dauden errefuxiatuentzat funtsezkoak diren elikagaiak biltzea.
Zaporeak eta Lesbos proiektua
Zaporeak irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Sortu zenetik, Europara iristen diren errefuxiatuei elikagai duinak eskaintzen dizkie, batez ere Moria kanpamentuan, Greziako Lesbos uhartean. Bere lana errefuxiatuen bizi-baldintzak hobetzea da, larrialdi egoera horretan janaria eta laguntza emanez.
Lesbos proiektuaren helburua da errefuxiatuei elikagai osasungarriak eskaintzea, muturreko kalteberatasun-egoeran bizirauteko funtsezkoak direnak. Jana biltzeko eta banatzeko hainbat ekintzen bidez, Zaporeak programak Europako milaka pertsonaren egoera arintzen laguntzen du.
Debako janari bilketa
Janari bilketa solidario hau Debabarreneko zortzi udalerrietan eramango da aurrera, esan bezala, martxoaren 24tik 28ra, eta udalerri bakoitzak jaki desberdin bat bilduko du. Debaren kasuan, arroz luzea izango da. Bilketa-guneak Eroskin, Lizason eta Luzaro HLHIn egongo dira. Gainera, martxoaren 28an, Udaletxeko arkuetan biltzeko puntu gehigarri bat jarriko da 18:00etatik 20:00etara.
Bilketa martxoaren 29an amaituko da Ermuan "Tupper Solidario" ekimenarekin, non 5 €ko dohaintzaren truke prestatutako janariz osaturiko tupperra eskuratu ahal izango den. Ekintza honen helburua da herritarrak errefuxiatuen egoeraz kontzientziatzea eta elkartasuna sustatzea eskualdean ekintza bateratu baten bidez.