1948. urtetik San Roke jaietako zezenen desenkajonamendua Osioko ikuiluetan egin izan da, urte hartan hasi baitziren Nafarroatik zezenak kamioietan ekartzen. Osioko ikuiluetan ikusleentzako tokia mugatua denez, eta gero eta jende gehiagok ikusi nahi duen ekimena izanik, festa batzordeak zezenen desenkajonamendua zezen plazan egitea erabaki zuen 2017an.
Ekimena behar bezala gauzatzeko arau batzuk bete beharko ditugu, besteak beste, zezenei ez zaie inon eta inolaz, ez plazan, ez ibilibidean deitu behar. Ikusleok, gainera, plazako megafoniatik ematen diren jarraibide guztiak bete beharko ditugu. Plazatik Osiora egingo den entzierriloa, noski, korrikalaririk gabe egingo da. Jendea hesien atzean jarri ahal izango da, eta ezer gerta ez dadin isiltasun osoa gorde beharko da.
Desenkajonamendua arratsaldeko 6etan egingo da aurten, Lersundi kaleko entzierroko atean zezenen kamioia jarri eta gero. Lehenik, lau mantso aterako dira plazara, tokia ezagutu ondoren kamioko kaxen ateak zabalduko dira eta zortzi zezenak banan-banan irtengo dira kamioitik plazara.
Desenkajonamendua bukatu bezain azkar, kamioia kaletik kendu eta entzierroko ibilbidea itxiko da. Ondoren, udaltzainek eta laguntzaileek ibilbide osoa hustuko dute.
Zezenak eta lau mantso plazatik aterako direla iragarzeko txaplero bat botako da. Badaezpada, hauen atzetik beste bi mantso aterako dira plazatik Osiora. Zezenak Osioko ikuiluan behar bezala kokatu ondoren, bi txaplero botako dira ekitaldia bukatu dela adierazteko. Ordura arte ezingo da entziorroko ibilidera sartu.
Ekimen hau zuzen eta ondo ateratzeko guztion jarrera arduratsua ezinbestekoa izango da.