Iraupena: 4h
Luzera: 14 km
Zailtasuna: ertaina
Desnibela: 183 m
Desnibel metatua: 649m
Hasiera eta bukaera: Deba-Zumaia (edo alderantziz)
Deba eta Zumaia arteko itsasertz babestu honek 8 kilometro inguru eta 4.299 hektareako azalera du. Eremu honetan berezitasun, bakantasun, edertasun ikusgarri eta zientziaren aldetik nazioarte-mailan interes nabaria duten formazioak daude. Naturaren altxor paregabea gordetzen du: Lurraren historia geologikoaren azken 60 milioi urteak arroketan idatzita, geruzaz geruza hurrenez hurren. Itsasoaren higaduraren eraginez agerian geratu dira, izan diren gertaera garrantzitsuenetako batzuk ulertzeko gakoak, besteak beste, dinosauroak desagertu zireneko garaia. era berezian babestu behar dugun hauskortasun handiko habitata da.