Gozatuz

Deban baditugu aisialdia betetzeko urteetan finkatu izan diren jarduerak: kirola, pintura, musika, dantza,… Orain arte eskaini izan diren jarduera hauek herrian zegoen hutsuneak edo beharrak asetzera etorri dira. Egia da, ordea, eskaini diren heinean sortu izan dela eskaera ere.

Hori kontuan izanda, eta jakinik jarduera horietan guztietan herriko jende mordoa ibiltzen den arren badirela beste batzuk jarduera horietatik kanpo geratzen direnak, aisialdirako jarduera berriak proposatzera gatoz.

Aisialdi gozagarri bat; euskara oinarri hartuta, emaitzari baino, prozesuan sortuko diren emozioei eta bizipenei begiratuko diena.

Baina neska-mutilei ez ezik, gazte eta helduei ere parte hartzeko aukera emango dien aisialdia eskaini nahi dugu; geure buruei ere esperientzia berriekin gozatzeko aukera eman nahi diogulako. Eskaintza bikoitza da, beraz: gazteei begirakoa batetik eta guraso edo helduei begirakoa bestetik.

Haur eta nerabeentzat (LH1etik - DBH 4ra)

Aipatutako adin tarterako, Debako Udalak honako eskaintza hau egin du 2022-23 ikasturterako. Ikusi informazio guztia.

Helduentzat (16 urtetik gorakoentzat)

Helduentzat ere ondorengo eskaintza egin du Debako Udalak. Ikusi informazio guztia.