Familia-transmisioa

Gurasoentzako gomendio batzuk

Euskararen eta eleaniztasunaren inguruan kontuan hartzekoak (klikatu irudietan):

Euskara ikasteko diru laguntzak

Debako Udalak dirulaguntzak banatuko dizkie euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten herritarrei. Dirulaguntzak langabezian daudenei, jubilatuei, edota 18-25 urte artean dituzten ikasleei banatuko zaizkie, betiere, DEBABE Udal Euskaltegien mankomunitatetik bekarik jaso ez badute. Ikus dirulaguntzaren deialdia.

Bastiñuixan

Debako Udalak eta Hezten-ek "Bastiñuixan" izeneko egitasmoa eskainiko dute berriro, haur eta gurasoek elkarrekin goza dezaten, jolas eta kantu berriak ikasteko aukera izango dute.

Urte zehar hirutan eskainiko da egitasmoa: udaberrian, udan eta udazkenean.

Oparitu euskaraz

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA: www.katalogoa.eus

Beste lotura interesgarri batzuk:

Neska eta mutilentzako euskal izenak ikusteko klikatu hemen

Abizenen euskal grafia ikusteko hona hemen zerrenda