Etxez etxeko laguntza-zerbitzua: norberaren zaintzan eta eguneroko etxeko lanetan zailtasunak dituzten pertsona eta familientzako zerbitzu integral bat da. Etxez etxeko laguntzaileek onuradunen etxean bertan esku hartzen dute.
Laguntzaileen laguntzarekin, pertsona horien autonomia-murrizketa konpensatzen da eta beren etxean bizi daitezen errazten da.
- Etxez etxeko telelaguntza: adonagatik edo egoera fisiko ahulagatik presako laguntza eta gau eta egungo arreta behar dezaketen pertsonen premiei erantzuteko zerbitzua da. Eragiketa-zentro batera konektatuta dagoen telefono-terminal baten bitartez eta botoi sakatzearekin bakarrik, sistemak honako hauek eskaintzen ditu:
- Osasun-zerbitzuak, poliziaren eta suhiltzaileen zerbituzak eta abar.
- Senitartekoak, bizilagunak eta abar jakinaren gainean jartzea.
- Profesional espezializatuen arreta pertsonalizatua
- Arriskuak antzemateko aholkuak
- Medikuen agenda eta oroigarriak.
-Gizarteko eta komunitateko informazioa eta beste zerbitzu batzuk
Adinduentzako beste zerbitzu batzuk
Debako eguneko zentroa
GFArekin hitzartutato Debako Udalaren zerbitzua da. Menpekotasuna duten 3.adineko pertsonei zuzendua dago. Eskaintzen diren zerbitzuak eta programak:
- Garraraioa
- Zaintza pertsonala
- Elikadura
- Aktibidade eta prebentzio programa
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 17:30etara.
Debako egoitza
Debako egoitzako instalazioetan, gainera adinduentzako espresuki antolatutako zerbitzuak hainbat zerbitzu eskaintzen dira, besteak beste, kafetegia, ile-apaindegia, podologia. Zerbitu hauen tarifa gure adinduen ekonomia ezegonkorra kontuan hartuta jarri dira.