Elizburuko etxebizitza tasatuak

AZALPENA

Elizburun etxebizitza tasatuak egiteko PROTEISA 2002 SL enpresarekin sinatutako hitzarmena berretsi zuen aho batez udalbatzak 2021eko uztailaren 29an. Hitzarmena sinatzearekin, ordu arte blokeatuta zegoen egoera desblokeatu zen, eta honenbestez, proiektua martxan jarri zen.

Hitzarmenaren bidez, Elizburuko lursail horren jabe nagusiarekin akordioa egin zuen Udalak. PROTEISA 2002 S.L.k, zuzeneko besterentzearen bidez, Udalak "a.300.5" lurzatian zuen kuota eskuratuko zuen. 

Bestetik, PROTEISA 2002 SL hitzarmen honi lotu zaio, eta hari esleitutako eraikina egiteko konpromisoa hartu du, etxebizitza tasatuen salmenta-prezioa Eusko Jaurlaritzaren araudiak baimentzen duen gehieneko prezioaren azpitik errespetatuz; zehazki, babes ofizialeko etxebizitzetarako indarrean dagoen moduluari 1,3 koefizientea aplikatuta (1.576,40 €/m² erabilgarri), 75 m² erabilgarri dituen etxebizitza bakoitzeko bataz besteko prezioa 170.605,89 €koa izango litzateke. 

Hitzarmenak jasotzen duenez, gehienez ere, 40 etxebizitza tasatu egin ahal izango dira. Erdisotoa trasteleku eta garajeetarako erabiliko da. Eraikiko den eraikinaren profila da: erdisotoa, lau solairu altu eta atikoa.

Salerosketaren eskritura publikoa hitzarmena sinatzen denetik gehienez bi hilabeteko epean formalizatuko da, osoko bilkurak onartu ondoren (uztailaren 29an).