- Helbidea: Portu kalea 1, 20820 Deba
- Telefonoa: 943 19 28 40
- E-posta: ingurumena@deba.eus
- Arduradun teknikoa: Idoia Alvarez
- Arduradun politikoa: Monica de Prado
Ingurumena
Horretarako behar adina programa eta ekintza planifikatu, kudeatu eta garatzeaz arduratzen dira alor honetako langileak.
Informazio orokorra
Eginkizunak
- Biodibertsitatearen babesa eta sustapena.
- Herritarrei ingurumen-argibideak ematea.
- Ingurumen sentsibilizazio eta kontzientziazio- kanpainak.
- Ingurumenarekin lotutako ekitaldi eta dibulgazio-jardunaldiak.
- Naturaren prebentzioa, babesa eta berreskuratzea.
- Landa eta bide publikoak erabiltzeko baimenak kudeatzea.
- Hondartzan, portu aldean eta jabari publikoan baimenak kudeatzea.
- Hondartzako Ingurumen Kudeaketa Sistema (14.001) kudeatzea.
- Tokiko Agenda 2030.
- Eskolako Agenda 2030.
- Hondakinen kudeaketan laguntzea.
- Ingurumen araudia.
- Ingurumenarekin lotutako beste sail eta erakundeekin elkarlana.
- Babestutako eremuen plangintza, jarraipena eta kudeaketa.
- Lorezaintza lanaren jarraipena Zerbitzu sailarekin batera.
- Udalerriko desinfekzioa, intsektuak hiltzea eta arratoiak hiltzea kontrolatzea eta jarraitzea.
Babestutako naturguneak
- DEBA-ZUMAIA ARTEKO ITSASLABARRA. (EAEko Babestutako Biotopoa)
- IZARRAITZ. (Kontserbazio Bereziko Eremua. Natura 2000 Sarea)
- DEBA IBAIKO ITSAS-PADURAK. (EAEko Babestutako hezegunea)
- LASTURko bailara. (EAEko DOTetako Interes paisajistikoko gunea)
- ANDUTZ Mendia. (Espazio Natural Garrantzitsuen Katalogo Irekia)
Hondakinak
Debak azkeneko urteotan sortu dituen hondakin kopurua, eta gaika jasotako hondakinen kopurua:
Hondakinen sorrera prebenitzeko hainbat proiektu edo kanpaina eramaten ari da Udala, besteak beste:
- AUTOKONPOSTAJEA
- AUZO KONPOSTAJEA
Hondartza
ISO 14001. Hondartzako Ingurumen Kudeaketa Sistema
Debako Udalak, ingurumena errespetatzeak eta baliabide naturalak babesteak duen garrantzia kontuan hartuta, 2002. urtean, Debako hondartzan, Ingurumena kudeatzeko sistema bat ezarri behar zela azpimarratu zuen. Izan ere, udalerriaren protagonista naturala da hondartza. UNE-EN ISO 14001 nazioarteko arauak ezarritako baldintzetan oinarritzea hautatu zen. 2003ko maiatzean lortu zuen zegokion ziurtagiria, hori lortzen zuen Euskal Herriko hirugarren hondartza izanik.
Ingurumena kudeatzeko sistema hori tresna egokia da, hondartza eta ingurunearen hobekuntzan era sistematiko batean lan egiteko. Kostaldearen egoera eta zerbitzuen etengabeko hobekuntzan aurrerabide bat da.
Bainurako uraren kalitatea
- Kalitate oso ona Calidad EXCELENTE cuando los parámetros microbiológicos analizados(esterococos intestinales y Escherichia Coli) se encuentren por debajo de 100ufc/100ml para el primero y 250 ufc/100 ml para el segundo.
- Calidad BUENA cuando los enterococos intestinales presentan valores entre 100-185ufc/100ml y 250-500ufc/100ml los de Escherichia Coli.
- Calidad SUFICIENTE cuando los enterococos intestinales presentan valores superiores a 185ufc/100ml y los de Escherichia Coli son superiores a 500ufc/100ml.
- Calidad INSUFICIENTE cuando alguno de los parámetros analizados presenta por segunda vez consecutiva valores superiores a los de calidad suficiente, o la superación de dicho valor la primera vez sea cuantitativamente muy elevada.
Azken urteotako laginketen emaitzak:
Adierazleak
Tokiko Agenda 21
Zer da Tokiko Agenda 21?
Etorkizuneko belaunaldien ahalmena arriskuan jarri gabe, gaur egungo belaunaldien beharrak asetzea helburutzat duen prozesu etengabea da.
Beraz, Agenda 21 herritar guztion, gizon zein emakumeon, bizi-kalitatea hobetzea bultzatzen duen proiektua da, eta honako arlo edo printzipioetan oinarritzen da:
- Ingurumena errespetatzea eta babestea
- Hazkunde ekonomiko orekatua sustatzea
- Gizarte mailako zuzentasuna eta justizia bultzatzea
Hiru printzipio horien baturari GARAPEN IRAUNKORRA deritzo.
Rio de Janeiron (1992ko ekaina) egin zen Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentzian sortu zen ideia da, eta Europan, “Aalborgeko Gutuna” izeneko aitorpenaren bidez gauzatu da.
Prozesua eraginkorra izan dadin, ezinbestekoa da honako urrats hauek betetzea:
- Herriaren egoera zein den jakitea; hau da, herriaren diagnosia egitea ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspuntutik.
- Ekintza Plana egitea; hau da, herriaren egoera hobetzen lagunduko duten ekintzen bilduma bat.
- Ekintza plana martxan jartzea; herriko garapen ekonomikoa, gizartearen kohesioa eta ingurumenarekiko errespetua elkarren eskutik joan daitezen.
- Ekintza horien jarraipena eta ebaluazioa egitea (adierazleak).
- Herritarren partaidetza. Iritzi ezberdinak jasotzea, eta prozesu guztian (diagnosian, Ekintza Planean eta jarraipenean) zehar, horiek kontuan hartzea.
Agenda 21, Deban
Ekintza plana: 2006ko urtarrilaren 31n egindako Osoko Bilkuran, Debako Iraunkortasunerako I. Plana onartu zen.
Gaur egun, Iraunkortasunerako II. Plana eratzen ari gara.
Herritarren partaidetza foroaren bitartez bideratzen da. Foroa kontsultarako izango da, herritarrei martxan dauden jardueren berri emateko eta hauen pertzepzioa eta proposamenak jasotzeko. Ezin du udal mailako erabakirik hartu.
Prozesuan parte hartu nahi duten erakundeek, elkarteek, taldeek, enpresek eta herritarrek foroan parte hartu, edo euren proposamenak aditzera eman nahi badituzte, Ingurumen Sailarekin harremanetan jarri beharko dute, honako helbide elektroniko honen bidez: hondartza@deba.eus.
Eskolako Agenda 21
Hezkuntza programa bat da, eta bere helburu nagusia honakoa da: ikasleak euren ikastetxearen eta udalerriaren ingurumen-kalitatean eragina duten arazoetan parte hartzen, erabakiak hartzen eta inplikatzen ohitzea.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailek sustatutako proiektua da. Horren baitan, gai jakin bat oinarritzat hartuta, ikasleek herriaren diagnosia egiten dute, eta ondoren, hobekuntza proposamenak egiten dizkiote Udalari.
Proiektuan parte hartzen duten ikastetxeak:
- Mendata Institutua
- Luzaro Eskola
Portu kalea 1, 20820 Deba.
Telefonoa: 943 192 840 | Fax: 943 192 894
© Debako Udala. IFK P2003000C