Kirola eta gazteria
Informazio orokorra
- Helbidea: Debako Udala. Portu kalea 1.
- Telefonoa: 943 192 840
- Faxa: 943 192 894
- e-posta: gazteriakirola@deba.eus
- Ordutegia: 09:00-15:00
- Arduradun politikoa: Jon Riaño
- Arduradun teknikoa: Maite Aguado
- Kirol zerbitzua
- Kirola eta ariketa fisikoa bultzatu Deban.
- Kirol instalakuntzak sortu eta egokitu.
- Kirol elkarteratzea bultzatu.
- Eskola mailako kirola bultzatu, eskola zentruekin eta Foru Aldundiarekin batera egiturak sortuz.
- Gazte kirola plana bultzatu, Foru Aldundiarekin hitzartuta.
- Jolas, aisialdi eta osasun izaerako kirol jarduerak eskaini Debako biztanleei.
- Kirol elkarte eta taldeei laguntza eman beren jardueren garapenean, kirol egituren erabilera eskainiz eta dirulaguntzak emanez.
- Kirol zerbitzuko enpresekin elkarlanean jardun zerbitzuaren eginkizunak lortzeko.
- Gorputz edo adimen urrituek kirol eta ariketa fisikoa egin dezaten ahalegindu.
- Kirol eta ariketa fisiko jarduerak koordinatu eta planifikatu.
- Udaleko kirol eraikinen mantenu, garbitasun, eta segurtasun egokia lortzen saiatu.
Kirol instalakuntzak
- Errotazar futbol zelaia. Belar artifiziala. Artzabal auzoan, 100 x 60 metrokoa. 300 pertsonentzako eserlekuak. 2005ean egina.
- Aldats frontoia. Estalia. Gurutze kalean. Arauzko frontoia. 36 x 10 metrokoa. 450 eserleku. 2010ean egina.
- Zabalsoro frontoia. Estalia. Itziar auzoan. Arauzko frontoia. 37 x 10 metrokoa. 300 eserleku. 1987an egina.
- Udal kiroldegia. Kirol anitzeko kantxa estalia. 2 ginnasio. Pilates gela. Fitness gela. Spinning gela. Aldagelak. 1989ean egina.
- Euskal Jolas frontoia. Irekia. 45 x 10 metrokoa. 1894an egina.
- Presaola frontoia. Estalia. Lastur auzoan. Frontoi motza.
- Euskal Jolas Probalekua.
- Presaola Bolatokia (Lastur).
- Surf-ur kirolak. Nafarroa Plaza 1 behean lokala egokitua.