UDA KIROLA

COVID-19 protokoloetara egokitutako kirol eskaintza.

6tik 16 urte bitarteko gazteentzako.

COVID-19aren eraginez 2020ko uda kiroleko eskaintza egokitu egin behar izan dugu eta aurten hiru kirol aukera eskainiko ditugu: surfa, body board eta arraun surfa.

Ikastaroen iraupena 5 egunekoa da. Lehen txandak ekainaren 22an hasiko dira eta izen emateko epea on-line ekainaren 15ean.  Horretarako, izen-emate orria bete eta eskuorrian azaltzen den kontu korrontean transferentziaren ordainagiria turismoa@deba.eus helbidera bidali behar dira. Izen-ematea on line egitea gomendatzen dugu, turismo bulegoan ere aurrez-aurre egin ahal izango da baina bulegoa zabaltzen denean (ziurrenik ekainaren 15ean).

Informazio gehiago behar izanez gero jarri turismo bulegoarekin harremanetan 943 19 24 52 telefonora deituz edo turismoa@deba.eus helbidera idatziz.

Uda kirola programa 2020

Txandak

Izen-emate orria