4. kategoriako armak izateko baimen eskaera

Tramitazioa: Udaltzaingoan

Arautegia

4. kategoriako armek dokumentazioa behar dute izan, txartel baten bidez (Urtarrilaren 29ko Armen Arautegia den 137/1993 EDk eta abenduaren 27ko INT 2860/2012n aginduak xedatzen dutenaren arabera)

Eskaera egiteko baldintzak

Baldintzak:

  • Deban erroldatua izatea
  • 14 urte baino gehiago izatea (18 urte baino gutxiagokoek guraso agintedunaren edo tutoreen baimena behar dute)
  • Baldintzak eta arautegia onartzea.
  • Baldintza fisiko edo psikikoengatik galarazitakoek ezin izango dute armarik eduki edo erabili, inola ere ez.
  • Txartelak arma txartela eman den udal barrutian horretarako prestatuak dauden lekuetan erabiltzeko eta eramateko bakarrik balio du.

Ekarri beharrekoak:

Erosketarako eskabidea

  • Eskabide inprimakia beteta (erosketa).   
  • Eskatzailearen identitate agiriaren jatorrizkoa eta kopia
  • Adin txikikoen kasuetan, baita guraso agintedunaren edo tutoreen identitate agiriaren jatorrizkoa eta kopia ere.
  • Armaren ezaugarriak (bereziki marka, modeloa, kategoria, mota, kalibrea, serie zk.) eta jabetasuna egiaztatzen duen faktura, jatorrizkoa eta kopia.
  • Arma ekarri, ikuskatzeko.
    • Arma erosterakoan dendak emandako agiriak, bete gabe; Guardia Zibilarenean ere eskuratu ahal izango dira agiri horiek..
    • Zigor-aurrekarien ziurtagiria


Partikularren arteko transmisiorako eskabidea

  • Eskabide inprimakia beteta (partikularren arteko transmisiorako
  • Eskatzailearen identitate agiriaren jatorrizkoa eta kopia
  • Adin txikikoen kasuetan, guraso agintedunaren edo tutoreen identitate agiriaren jatorrizkoa eta kopia ere bai.
  • Gaur egungo jabearen identitate agiriaren kopia.
  • Gaur egungo txartela
  • Arma edo armak
    • Zinpeko aitortza, armaren jabetza egiaztatuz.
    • Arma erosterakoan dendak emango dizkien agiriak aurkeztu beharko dituzte, bete gabe; Guardia Zibilarenean ere eskuratu ahal izango dira agiri horiek.
    • Zigor-aurrekarien ziurtagiria

Kategoria honetako armak eta txartelak:

A txartela (iraupena urte bat)
1) eskopetekin parekatuak ez dauden aire eta beste gas konprimituek eragindako armak:
· Karabinak eta pistolak - tiro erdi automatikoak eta errepikakoak
· Egite bikoitzeko errebolberrak
2) disparatzeko sistema automatikoa duten aisialdiko edo kiroletako armak

B txartela (iraupena urte bat)
1) eskopetekin parekatuak ez dauden aire eta beste gas konprimituek eragindako armak:
· Karabinak eta pistolak - arima leun edo marradunekoak eta tiro bakarrekoak
· eragite bakuneko errebolberrak
2) malgukiz edo erresortez eragindako aisialdiko edo kiroletako armak

Txartela
- beharrezkoa da armak etxetik kanpo eramateko eta erabiltzeko
- udal barrutian balio du soilik
- interesatua bizi den herriko Alkateak ematen edo kentzen du, eskatzaileen aurreko jokaera edo aurrekariak kontuan hartuta  
- Ehizatzeko EZ da nahiko arma edukitzeko udal baimena izatea; derrigorrezkoa da ehizarako lizentzia edukitzea.

Inprimakiak