EBPNren helburu nagusia honako hau da: euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea; maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea.
Udalak EBPN definitzeko eta bere ezarpenerako Euskara eta Hezkuntza Batzordea izendatu du, herritarrei irekia dagoena.
Batzorde horren egitekoa honako hau da:
- Udalerriko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia definitzeko iritziak, aholkuak ematea.
- Udalerriko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren urteroko jarraipena egitea.
Batzorde hori honela dago osatua:
Herriko ikastetxeak: Haurreskola, Luzaro ikastetxea eta Mendata ikastetxea
- Guraso elkarteak: hiru ikastetxeetakoak
- Euskararen inguruko taldeak: Udal euskaltegia eta Zuhatza euskara elkartea
- Norbanakoak
- Udalaren izenean: euskara eta hezkuntza zinegotzia, partidu politikoetako ordezkari bana eta euskara-teknikaria
Honako esparruak lantzen dira Debako EBPNren barruan:
Irakaskuntza
Euskalduntze eta alfabetatze
Administrazioa
Lan-mundua: merkataritza eta ostalaritza
Aisialdia
Kirola
Kulturgintza
Komunikabideak