Auzo konpostajea
Animatu eta parte hartu!
Auzo konpostajea egin nahi duen pertsonak izen ematea udaleko telefono honetan edo helbide honetan egin dezake:
943 19 28 40
IKUSI NOLA EGITEN DEN:
- ZER DA KONPOSTAJEA?
Prebentzio neurria da. Sukaldeko janari eta lorategietako soberakinak deskonposizio biologiko bidez konpost bihurtzeko prozesua da, ondoren, ongarri gisa baratza, lorategi edo lorontzietan erabiltzeko.
- ZER DA AUZO KONPOSTAJEA?
Herrigunean bizi den pertsona talde batek era kolektiboan konpostajea egiteko modua da.
- ZERTARAKO EGIN?
Gure etxeetako hondakinen %40-50 konpost bihurtu dezakegulako
Hondakinak zabortegira ez eramatea ahalbidetzen duelako
CO2 emisioak gutxitzen direlako
Aurrezpena ahalbidetzen duelako
- NORK HARTUKO DU PARTE?
Deba edo Itziarreko herrigunean bizi den eta lorategi zein baratzerik ez duen edozein pertsona.
- GEHIAGO JAKIN NAHI DUZU?
- Dossierra
- Informazio orria
- Argazkiak