Kiroldegiko Instalazio Fotovoltaikoa
Debako Udalak autokontsumo kolektiborako energia elektriko berriztagarria sortzen duen instalazio fotovoltaiko berria du hainbat udal-eraikinetan. Esku-hartze hori DUS 5000 programaren baitan (erronka demografikoa duten udalerrietan energia garbiko tokiko proiektu berezietarako inbertsioak egiteko laguntzak) kokatzen da eta justifikazioan energia dibertsifikatzeko eta aurrezteko institutuak (IDAE) kudeatutako laguntza jasotzen du. Proiektua Europar Batasunak (Next Generation EU) % 85era arte kofinantzatutako ekimena da eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan kokatzen da.
Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE), Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari atxikitako erakundeak, 31.225,26 euroko laguntza eman dio Debako Udalari, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren Berroneratze eta Erronka Demografikoko Programaren esparruan, erronka demografikoa duten udalerrietan (DUS 5000 PROGRAMA) energia garbiko tokiko proiektu berezietan inbertsioak egiteko. Laguntza hori, hain zuzen, udal-inbertsio osoaren % 77,8 da.
Zehazki, instalazio fotovoltaikoa udal-kiroldegiko eraikinean egin da. Instalazio honek sortutako energia eguneko zentroaren, udal kiroldegiaren eta udalaren energia-erabileraren zati bati estaltzeko erabiliko da. Esteka honetan, instalazioan sortzen den energia denbora errealean ikus daiteke eta haren datu historikoak kontsultatu daitezke:
Europar Batasunaren klima- eta energia-helburuak beren lurraldeetan aplikatzeko borondatezko konpromisoa hartu duten Europako toki-erakunde askoren ikuspegi partekatuari jarraiki, Debak urteak daramatza energia-eraginkortasunaren, CO2 emisioen murrizketaren eta Energia Berriztagarrien inplementazioaren arloan ekintza desberdinak garatzen, egungo eredu ekonomikoaren deskarbonizazio- bizkortzea lortzeko, klima-aldaketaren ondorio saihestezinetara egokitzeko gaitasuna indartzeko eta biztanleentzat energia-iturri seguruak, jasangarriak eta eskuragarriak eskuratzeko bidean eredu izateko.
Aurreikusitako ekintzak bat datoz iturri berriztagarrietatik sortutako energiaren erabilera sustatzeko Europako eta estatuko arau-esparruarekin.
Ekintza horien bitartez, Udalaren helburua da iturri berriztagarrien bidez energia elektrikoa ekoiztea, bere eraikinen energia-eskaera zein erabilerari erantzuteko.