Merkataritza
Herriko saltokien zerrenda
Merkatua
Merkataritza euskalduntzen
Debako merkataritza plana 2020
Debalai elkartea
- Hitzarmena 2024
Bonu kanpaina 2024-2025
Lehiakortasun plana 2024-2025
Laguntzak
Erosketa bonuak 2021: "Lehen aukera herria" bono-kanpaina
Debako Udalak erosketa bonuen bitartez herriko merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu sektoreko establezimenduak lagundu nahi ditu, horretarako 10.000 euro jarriko ditu «Lehen aukera herria» bonuen zenbatekoa ordaintzeko. Partida hori DEBALAI Elkarteari ordainduko zaio, udal mugartean programan sartzen diren enpresa eta establezimenduen artean banatu eta aplikatu beharreko deskontuak ordaintzeko funtsen gordailu kontzeptuarekin.
Programara atxiki ahal izango dira herriko saltoki eta establezimendu guztiak, artisau dendak eta merkatura bertaratzen diren ekoizleak, baita herriko jatetxe eta tabernak ere.
Programa ekainaren 14tik uztailaren 11ra bitartean egingo da, eta bezeroek epe horretan kontsumitu beharko dituzte bonuak.
Xehetasunak:
- 50 euroko 665 bonu banatuko dira (kanpainari atxikitako gastuaren arabera).
- Bonu bakoitza 5 azpi-bonutan banatuko da, kolore desberdinekoak, eta non erabili daitezkeen ere zehaztuko da. Hau da:
1go azpi-bonua: arropa, konplementuak eta herriko artisauen produktuetan.
2. azpi-bonua: zerbitzuetan (ileapaindegi, fisioterapia, estetika, gestoria, aseguruak, liburu denda, burdindegi, loradenda, inprimategi, iturgintza, erreforma dendak).
3. azpi-bonua (5 €-ko 2 bonu): elikaduran (okindegi, arrandegi, harategi, ekodenda, fruta denda, merkatuko postuetan).
4. azpi-bonua (5€-ko 2 bonu): ostalaritzan (tabernak, jatetxeak, kafetegiak).
5. azpi-bonua: erosleek kanpainara atxikitako edozein establezimendutan erabili ahalko dituzte.
- Bonuek 50 euroko balioa izango dute; horietatik 15 euro Debako Udalak ordainduko ditu, eta gainerako 35 euroak bezeroek.
- Bonuak erabiltzeko orduan herritarrak ezingo du bonuaren balioa baino gastu txikiagoa egin.
- Bonuen salmentari dagokionez, kopuruaren erdia Debalaikoek kalean ipiniko duten mahai batean salduko dira, eta gainontzekoak turismo bulegoan.
- Kontsumitzaileak 16 urtetik gorakoak eta Deban erroldatuta egon behar dute; bakoitzak gehienez 2 bonu erosi ahal izango ditu.
- Enpresa parte-hartzaileek kanpainaren ezaugarrien berri eman beharko diete kontsumitzaileei.
- Saltokiek gehienez ere bonu 2 onartu ahal izango dute salmenta tiket bakoitzeko.
Establezimenduak atxikitzeko araudia eta izen-emate orria
Portu kalea 1, 20820 Deba.
Telefonoa: 943 192 840 | Fax: 943 192 894
© Debako Udala. IFK P2003000C